2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

TXIKITASUNAREN HANDITASUNA

Ideia bat, jendea, gogoak eta... horrela bidea egiten hasi zen Ekonomatoa. 

Inoiz ez ditu janariak horrenbeste kilometro egin baserrietatik eta etxeetara iristen, inoiz ez gara hain urrun joan etxetik gertu ekoizten direnak eskuratzen. 
Gure ondarean, gure natur baliabideak, gure nekazal kultura hain hurbil eta hain urrun eta horienganako ezjakintasuna gero eta handiagoa.

Herri garatuetan jan moldeekin zerikusi zuzena duten alergiak, gaixotasun eta gaizki elikatzea, eta munduaren beste erdian, baserritarrak gehiengo diren tokietan, lurrarekin bizi eta lan egiten duten pertsonak joseak jota. 

Ez da inoiz hain nabarmeta izan erosten duguna eta ekoizle eta ingurugiroaren egoeraren arteko harreman.

Sakon doazen pintzelada horietatik krisi ekonomiko, ekologiko, energetiko eta giza krisi garai hauek aldaketa garai bihurtu nahi ditugu. Hurbilekoa ezagutu eta balioa eman, ekoizleak eta hauen lan baldintzen kontzientzia hartu. Hurbileko ekintzak, hurbilean eta urrunean eragina dutelako, gu Barrundian bertan hasi gara. 

Helburuen artean hauek ditugu jasoak:
  • Inguruari eta lurrari lotutako nekazaritza eredu ez produktibista, soziala eta lanpostu sortzailea bultzatzea. 
  • Kontsumo arduratsua, nekazal kultura eta jan ohiturak zabaldu eta sustatu. 
  • Ekoizle eta kontsumitzaile arteko harreman justu eta zuzena bultzatu eta erraztea. 
  • Emakumeen parte-hartzea, giza garapena zein garapen sozial eta profesionala indartu. 
Helburu hauen lorpenerako jarduera ezberdinak antolatzen dira:
  • Astean lau egunetan irekitzen den ekonomato bat dugu. Bertan inguruko nekazal eta artisau produktuak jaso eta eskaintzen dira. Inguruko ekoizkinak, ekoizleak jartzen dion diru-balioan daude. Bestalde, badira Euskal Herriko beste inguru batzuetako jakiak eta baita hemen ekoiztu ez eta urrutitik ekartzen ditugunak; azken bi hauek balio gehigarri batekin eskaintzen dira funtzionamendu gastuei aurre egiteko. Edozein kasutan izanda ere baserritarrak ezagutzen ditugu eta baita produzkioen une bakoitzeko gorabeherak.
  • Nekazal eta jan kultura mantentzera eta sustatzera zuzendutako jarduerak, besteak beste: erabilitako olioarekin xaboiak egitea, erroskila eta San Blasak egitea edota talo eta piper egunak. 
  • Ekoizleak ezagutzera bideratutako ekimenak. 
  • Iharduerak, helburuekin bat egiten duten hitzaldi, solasaldi, liburu edo liburuxkekin osatzen dira eta edozin ideia zein ekimenei irekiak.
Ikusi ahal duzuenez ez dugu ezer berririk asmatu, eta ez gara bakarrak bide honeta, Gure Elikadura Burujabetza eskuratzera bideratutako ekimen txiki bat da. Elikadura Burujabetza gure errekurtsoak babestu eta elikadura osasuntsu eta kulturalki egokia izateko dugun eskubidea da. Ekikadura Burujabetza herriak eta giza multzoek zer jan nahi dugun, non ekoiztua, nork eta nola ekoiztuak nahi ditugun erabakitzeko eskubidea da. Nekazaritza eta elikagaiak gehiago ezagutzea eta hizketa-gia izateko gonbitea zabaldu nahi dugu. Eta, horrekin batera, gure proposamena bidali nahi dugu. Araba osora, tokian tokiko ekimenak sortzeko.